lunes, 28 de diciembre de 2009

Beste klasiko bat: Gone with the Wind


Gone with the Wind (Lo que el Viento se llevó gaztelaniaz)Margaret Mitchell idazle estatu batuarraren elaberrian oinarritzen den pelikula da. 1936. urtean Margaret-ek bere elaberria publikatu zuen eta kristoneko arrakasta lortu ostean, urte bereko ekainean zinemara pasatu zuten. Pertsonaia nagusiak Scarlett O'Hara (Vivien Leigh) eta Rhett Butler (Clark Gable) dira.

Pelikulak, Scarlett-en historia kontatzen du eta amodio pelikula dela esan daiteke. Amaiera ez da oso zoriontsua, baina pelikula benetan gomendatzeko modukoa da, zinearen historian benetan garrantzitsua den filma baita.


viernes, 18 de diciembre de 2009

Jane Austen idazle ingelesaren klasikorik klasikoena

Gaur egun, zaila da era honetako amodio istorioak bizitzea eta baita jendearen gustukoak izatea ere, baina amodiozko elaberrien historian leku garrantzitsu bat betetzen duen Pride and Prejudice (Orgullo y Prejuicio gaztelaniaz) liburuak garai hartako eguneroko bizitzara eta benetako amodioaren mundura eramango zaitu. Nahi izanez gero, liburua irakurtzea ideia ona dela iruditzen zait eta irakurtzeko denborarik ez baduzu edo liburuak ez badituzu atsegin, Keira Knightley-k eta Matthew Mcfayden-ek sortutako pelikula ikus dezakezu. Nire iritzi merkean, oso film ona da baina benetan ona dena, elaberria da beraz, badakizu Olentzerori ze eskatu!

Hemen azpian, pelikularen trailerra utziko dizut, nahi izanez gero ikus dezazun baina ojo! ingelesez dago.

jueves, 17 de diciembre de 2009

domingo, 13 de diciembre de 2009

Ajax eta Feyenoorden arteko partiduan, bi holandar gaztek leherkari bat egin eta hamabost pertsona zauritu dituzte futbol armailetan

Irratiaren izena: Arroletza irratia.
Albistegiaren izena: Goizean goiz.
Erredaktorea: Ainhize Castro Arranz.
Hizlaria: Ainhize Castro Arranz.
Atala: Goizeko atala.
Iraupena: 23 segundu.

18 eta 19 urte bitarteko bi holandarrei, hamar hilabetetako kartzela zigorra ezarri zien Amsterdameko epaitegi batek futbol partidu batean leherkari batekin, 15 pertsona zauritzeagatik. Nahiz eta 300 polizi eta gainerako segurtasun neurriak egon, bi gazteek, euren helburua bete zuten eta epaitegiak zaurituetariko hamarrei indemnizazioa ematera behartu ditu.